ANITA MARAVILLAS

 

    Antzerki-talde gutxik lantzen dute titere-antzerkia esklusiboki, eta Anita Maravillas da horietako bat. Bidea luzea dauka prestakuntzan eta ikerketan. Konpainia honek Bartzelonan eman zituen lehen pausoak, eta, gerora, Euskal Herrian sortu izan dituzte hainbat lan, Zornotza aretoaren laguntzaz eta Portal 71 ekoizpen-etxearekin batera.

    Taldea Miren Larreak (euskalduna) eta Valentina Raposok (txiletarra) sortu zuten. Titere-antzerkiko hainbat teknika ezberdinetako prestakuntza jaso dute, Pepe Otal, Jordi Bertrand eta Herta Frankelen eskutik. Azken hauekin harizko txotxongiloen teknika perfekzionatu zuten. 

    Gerora taldera batu zitzaien Iván Alonso zuzendaritzan eta Ion Chávez argiztapenean, biak taldeko sortzaile dira gaur egun, Anita Maravillas kolektiboko talde egonkorra bilakatuz.

Konpainiaren sorkuntza prozesuan ezinbestekoa da panpinen sorkuntza tailerra. Bertan jaiotzen dira pertsonaiak eta zehaztasunik txikiena zaintzen dute.

Konpainiak bost ikuskizun sortu ditu: “LOS SUEÑOS DE LEONOR” helduentzat, “SAREAN SUN SUN”, “BLUE BIRD”, “PINTTO PINTTO” eta “JON BRAUN” familientzat. Azken proposamen horrek hiru urte iraun du maila estatalean lanean biran eta familia ikuskizun onenaren TITIREMURCIA saria jaso du. 

Kalerako panpin kalejira "SARDIÑA BAKALAU" ere martxan dute, kritika eta harrera oneko lanak izan dira guztiak.