
Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta "Kotondarrak" ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.

Emozioz
eta abenturaz beteriko Westerna dugu. Estetika zaindu eta aberatsa
eskeintzen digu lan honek. Bakeroak heltzean bi indiar neba-arreba
banatu egiten ditu zoritxarrak, baina beraien arteko maitasunaren
sendotasunak berriro elkartzeko indarra eta adorea emango die.

PINTTO PINTTO (ITZULIAN)
Familian txikitxoenekin gozatzeko umorezko lana. Galdutako txakurkume
baten eta garbitegi bateko langileen arteko laguntasunean oinarritutako
istorio goxoa.

SARDINA BAKALAU (ITZULIAN)
Giro ezinhobea duen Kale animaziozko lana. Hiru amona sardinerak beraien lanean atsedena hartzen dute, kaleak animatuz eta publikoa dantzan jarriz trikitrixa eta panderoaren laguntzaz.

LOS SUEÑOS DE LEONOR (ITZULIAN)
Leonor izeneko neskato baten zoritxarreko bizitzan oinarritutako titere
antzezlan melodramatikoa dugu. Gazte eta nagusiei zuzendutako lana,
marioneta eta mahaiko titerez egina.

20. hamarkadako estetikan oinarritutako maitasun eta abentura istorioa.
Testu gabeko lana, gizaki tamainako titere handidun lana.

Hain
beharrezkoak diren Sorgin ezberdinen istorioak errekuperatu nahi duen
lana da. Gure sorginak, emakumeak bezain anitzak dira, nagusiak,
gazteak, magikoak, onak, bihurriak... zein aspergarriak izango
liratekeen ipuinak hauek gabe.